Stockholmgo Behatokia
Stockholmgo Behatokia Stockholms observatorium | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Kokapen fisikoa | Observatorielunden (en) |
Koordenatuak | 59°20′30″N 18°03′17″E / 59.3417°N 18.0547°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1753 |
Jabea | Suediako Zientzien Errege Akademia Stockholm udalerria Suediako Zientzien Errege Akademia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carl Hårleman (en) |
Atalak | eraikin: 3 |
Ondarea | |
Stockholmgo Behatokia (suedieraz: Stockholms observatorium) XVIII. mendean Suediako hiriburu den Stockholmen sortutako astronomia instituzio bat da. Gaur egun Stockholmgo Unibertsitatearen zati da. Oraindik bi behatoki historiko mantentzen ditu Stockholm inguruan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen behatokia Suediako Zientzien Errege Akademiak sortu zuen Per Elvius idazkariaren ekimenez. Eraikuntza 1748an hasi zen Carl Hårleman arkitektoaren diseinuen arabera, eta 1753an amaitu zen. Behatokiko lehen zuzendaria Pehr Wilhelm Wargentin izan zen. Honen ondorengo zuzendarien artean, Hugo Gylden eta Bertil Lindbad daude.
XVIII. mendeko behatokiak, gaur egun museo bezala funtzionatzen du. Behatoki berri bat eraiki zen Saltsjöbadenen, Stockholmen kanpoaldean eta 1931n amaitua (lan honen arkitektoa Axel Anderberg izan zen. Hala ere, egungo behaketa gehienak ia soilik Suediatik kanpora eta ekuatoretik gertuago dauden behatokietan egiten dira.
Institutua Akademiatik Unibertsitatera eraman zen 1973an eta gaur egun Stockholmeko erdialdearen kanpoaldean dago.
Hjalmar Branting gazteak, ondoren sufragio unibertsal bidez hautatua izan zen lehen Lehen Ministroa izango zena, matematikari laguntzaile bezala lan egin zuen Stockholmgo behatokian 1879tik 1880 arte eta 1882tik 1883 arte